Albisteak

Etxeko txikienentzako musika tailerra kiroldegian

Liburutegiak antolatuta, etxeko txikienentzako musika tailerra izango da azaroaren 4an kiroldegian. Etxeko txikienei musika maitatzeko gogoa piztea du helburu modu dibertigarri eta ludikoan. Horretarako, haur kantak, ipuin labur musikatuak, dantzak eta psikomotrizitateko jolasak baliatuko dituzte.

Bi eta hiru urte bitarteko haurrei zuzendutako tailerra da eta bakoitzak heldu batekin joan beharko du tailerrera. Plaza mugatuak dira, txanda bakoitzean hamar haurrentzat izango da lekua eta izena ematen duten lehenengo hogeiek izango dute parte hartzeko aukera. Bi txanda izango dira, beraz, eta bakoitzak 30 minutuko iraupena izango du.

Tailerra doan izango da eta izena liburutegian eman beharko da urriaren 23tik azaroaren 2a bitartean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide