Albisteak

Etxez etxeko eta gizarte zerbitzuetako administrari laguntzailearen lanpostuak betetzeko hautatutakoen behin betiko zerrenda argitaratu du Udalak

Etxez etxeko eta gizarte zerbitzuetako administrari laguntzailearen lanpostuak betetzeko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratu ditu Zestoako Udalak. Zerrendak www.zestoa.eus atarian eta eta udalaren iragarki-oholean daude ikusgai. Etxez etxeko hiru lanpostu atera ditu lehiaketara udalak eta gizarte zerbitzuetako administrari laguntzaile izateko bat.

Etxez etxeko lanpostua betetzeko azterketa 19 pertsonek egingo dute eta administrari laguntzailearena 200 inguruk. Zerrendak kaleratzearekin batera, epaimahaia nork osatuko duen jakiarazi du Udalak. Etxez etxeko azterketa martxoaren 24an izango da, goizeko 10:00etan Zestoako Udal liburutegian. Epaimahaiburua Ander Cestona (Zestoako Udaleko idazkaria) izango da. Mahaikideak berriz,  Itziar Gallastegi (IVAPek izendatutako ordezkaria), Nieves del Alamo (IVAPek izendatutako ordezkaria), Ana Isabel Odriozola (Zestoak Udaleko gizarte langilea), Nora Palmitano (Zestoako Udaleko euskara teknikaria) eta Luisa Agirre (Aiako Udaleko gizarte langilea) izango dira.

Gizarte zerbitzuetako administrari laguntzaile lanpostua betetzeko azterketa, berriz, martxoaren 17an izango da, goizeko 9:30ean, kiroldegian. Ander Cestona (Zestoako Udaleko idazkaria)  izango da epaimahaiburua eta mahaikideak, Itziar Gallastegi (IVAPek izendatutako ordezkaria), Iñaki Arrizabalaga (IVAPek izendatutako teknikaria), Erkuden Larrañaga (Zestoako Udaleko administraria) eta Nora Palmitano (Zestoako Udaleko euskara teknikaria) izango dira.

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide