Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Pasa den larunbatean, martxoaren 29an, Jokin Arrizabalagak eta Euken Zubeltzuk garaipena lortu zuten Udaberri Sariko Jubenilen 3. mailako finalean. Azkoitiko pilotalekuan jokatu zen partida, goizeko 9:30ean hasita, eta Abantzu Pilota Klubeko bikoteak bigarren norgehiagoka izan zuten, Hernaniko Joseba Arretxe eta Oinatz Gascon aurkari zituztela. Arrizabalaga eta Zubeltzu sendo aritu ziren hasieratik bukaerara arte, azkenean 11-22ko emaitzarekin garaile izan zirelarik.
Txapel honek balio izan du, halaber, Abantzu Pilota Klubeko Oinatz Izagirre eta Mikel Zabala zein Oier Alonso eta Julen Odriozola bikoteek orain dela bi aste finalean jasandako porrotaren zapore gazi-gozoa arintzeko.