Albisteak

Euriteen ondorioz izan diren kalteen konponketekin jarraitzen du Udalak

Abenduko bigarren astean zehar euriteek sortutako kalteen berri eman genizuen. Udalak dagoenekoz egin ditu garbiketa lan batzuk. Erlategi baserrira bideko eta Endoiabideko lurjausiak pasa den astean zehar garbitu zituen Udalak eta 1.520 euroko gastua izan dute.

Gaur bertan hasi dira baita, Urdanetabidean egin beharreko konponketekin ere. Goikoietxeta eta Indo baserrien artean egingo dira obrak. Guztira 27 metro luzeko harri lubeta egin beharra dago bertan erori den bide zatia konpontzeko. Bide batez, lehendik apurturik zeuden zenbait hormigoi zati ere berrituko dira. Obra hauen gastu ekonomikoa 27.500 eurotakoa izatea aurreikusten da. Nolanahi ere, obrak amaitu bitartean Urdanetabide itxita egongo da. Momentu honetan bidea zein egoeretan aurkitzen den ikus daiteke argazkian.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide