eskela


Eusebio Arzallus Alberdi

2026ko urtarrilaren 8an hil zen 92 urterekin
Akoa aldeko elur-lapatxak urtu zirenean joan zitzaigun, haiekin batera lurrarekin bat egitera. Eta Aurrekoetxeko baserri, soro-zelai, ganadu eta denok triste eta desanparaturik geratu ginen; hutsune handi-handi bat sentitzen genuen, hutsune oso minbera bat, malkozkoa.
Eta desolazio hartan, etxe atariko baratzean, hurritz-arbola, lorez gainezka, bere urrezko zapiarekin, berriz ere udaberria etorriko dela adierazten, eta faltan botako dugula, bai, Eusebio, baina hura ibilitako tokietan han geratzen dela bere oroitzapena, bere arrastoa.
Hileta: urtarrilak 9, 17:30ean Zestoako parrokian.
Tanatorioa: Carmona (Azpeitia) 10:00 – 13:00 / 15:30 – 17:00

