Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

91 urte bete dira gaur Zestoako udalbatzak Euskal Errepublikaren aldeko aldarrikapena onartu zuenetik. Espainiako Errepublika ezarri eta 15 egunera egin zuen Udalak aldarrikapen hori, 1931ko apirilaren 29an. Beste hainbat udalek ere egin zuten eskaera (Azpeitia, Zumaia, Oñati, Orio, Bergara, Hernani, Bermeo, Errenteria, Markina…).
Naziogintza Elkarteak pasarte hori “gogorarazteko eta Euskal Errepublikaren beharra gaur egun ere aldarrikatzeko” ekitaldia antolatu du datorren maiatzaren 7an, Azpeitian. Eguerdiko 12:00etan izango da hitzordua, Sanagustinen eta zestoarrei bertaratzeko deia egin die.