Martxoa 2026
— 2026-03-27Irakurri 280. zenbakia hemen.

Euskal Herriko Itzuliaren 65. edizioa apirilaren 6an hasiko da, Bilbon, eta apirilaren 11n amaituko da, Bergaran. Guztira sei etapa izango ditu, eta bosgarrenean txirrindulariak Zestoatik igaroko dira. Lasterketak 810,1 kilometro izango ditu, eta 29 mendate puntuagarri: lehen mailako 4, bigarren mailako 7 eta hirugarren mailako 18.
Zestoatik igaroko den etapa Eibarren hasi eta amaituko da, eta aurtengo edizioko etapa nagusia izango da, 176,2 kilometrorekin. Ibilbidean zehar, txirrindulariek zortzi mendate gainditu beharko dituzte. 50. kilometroaren bueltan, Etumetatik jaitsiko dira txirrindulariak Aizarnara iristeko; handik Iraetatik igaro eta Arroabera joango dira, ondoren Kalbarioko bidea hartzeko.