Albisteak
Euskal Herriko UNESCO Sareak bere programaren aurkezpen ekitaldia egin du Zestoako Bainuetxean
— 2017-11-06Euskal Herriko UNESCO Sarea (EHUS), UNESCOrekin erlazionatutako 19 erakunde publiko eta pribatuz osatutako sarea da: Eskola Elkartuen sarea (Red PEA), Liburutegiak, UNESCO Katedrak, UNESCO zentru eta klubak, Biosferako erreserbak, Geoparkeak, Sormenerako hirien sarea eta Munduko Ondare diren tokiak. Astelehen goizean Zestoako Bainuetxean egindako ekitaldian Garapen Iraunkorrerako Helburuak aurkeztu dira eta EHUSeko kideen proiektu, programa eta ekintzen aurkezpen publikoa ere egin da bertan.
Ekitaldiaren hasieran Josetxo Mendizabal Zestoako alkateak ongi etorria eman die bertaratu direnei. Eguneren sarrera ekitaldian Zestoako alkateak Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako kideak izan ditu ondoan.
Harreraren ondoren, “Agenda 2030 eta Garapen Sostengarrirako Helburuak (GIH)”, “Euskal Herriko UNESCO Sarea eta GIH” eta “GIHen inguruan Euskal Herriko beste siakera batzuk” mahai inguruak egin dira, eztabaidarako tartearen aurretik. Eztabaida amaituta, Zestoako Bainuetxean azaroaren 26a arte ikusgai egongo den Garapen Iraunkorrerako Helburuen erakusketa inauguratu dute.
Amaitzeko, Ekainberrira bisita eta Zestoako Bainuetxean bazkaria egin dituzte.
Egin zaitez bazkide