Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko elkarretaratzea eta mendi irteera antolatu ditu Sarek astebururako. Urteko azken ostiralean, hilak 31, elkarretaratzea eta urteko balantzea egingo dituzte, arratsaldeko 19:00etan plazan. Urtarrilaren 1ean, berriz, Izarraitzera mendi irteera egingo dute; goizeko 9:00etan irtengo dira, Gurutzetik.
Bestalde, Sareko kideek jakinarazi dute urtarrilaren 8an Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobuserako izen-ematea zabalik dagoela herriko tabernetan.