Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko manifestazioa antolatu du biharko Sarek. Urtero Bilbon egiten den manifestazio nazionalaren ordez herriz herri egingo dira mobilizazioak. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko da manifestazioa plazatik eta ondoren, 17:30ak inguruan, ekitaldia egingo dute.
Espetxe-politikan zerbait mugitzen ari dela azaldu du Sarek: “Gerturatze batzuk gertatzen ari dira, eta hori lasaigarri bat da familia batzuentzat, preso dauden senideak bisitatzeko urteetan zehar egiten ari diren distantzia luzeak murrizten baitituzte”. Oraindik “bide luzea” dagoela egiteko azpimarratu dute eta horregatik jendea kalera ateratzea ezinbestekoa dela gogorarazi dute.