Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko elkarretaratzea izango da ostiralean
Danbolin— 2022-04-27
Hileko azken ostirala izanik, euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko kontzentrazioa deitu du Zestoako Sarek ostiralerako. Udako ordutegiarekin hasiko direla jakinarazi du Zestoako Sarek, beraz, uda pasa arte, arratsaldeko 20:00etan izango dira hileroko hitzorduak.