Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Abenduaren 27an Euskalgintzaren Kontseiluak Bilbao Arenan antolatutako ekitaldi kulturalera joateko autobuserako azken txartelak salgai daude oraindik Portale Kulturgunean.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, autobusaren irteera 10 minutuz atzeratuko da: Arroabetik 15:00etan pasako da, Zestoako geltokitik 15:10eta eta ondoren Azkoitira 15:30ean jasoko ditu bidaiariak.
Gogorarazi dute txartel bakarrak balio duela autobuserako zein ekitaldirako sarrerarako, eta 20 euroko prezioa duela. Ekitaldia 17:00etan hasiko da Bilbao Arenan, eta euskararen etorkizunaren aldeko aldarria eta kultur eskaintza zabalarekin dator.
Antolatzaileek azken deia egin dute: oraindik garaiz dabiltza izena eman eta Bilbao Arena betetzera joateko.