Albisteak

‘Euskararen aztarnak Sardinian?’ liburuaren aurkezpena eta hitzaldia bihar arratsaldean, Portalen

Euskararen Eguna dela eta, ‘Euskararen aztarnak Sardinian?’ liburuaren aurkezpena eta hitzaldia antolatu dute AEKk eta Urolakoen Napar Zuztarrak elkarteek biharko. Arratsaldeko 18:00etan izango da hitzordua, Portalen.

2017an kaleratu zuen lana Juan Martin Elexpuru idazleak. Euskara eta paleosardiniera (erromatarrek isla konkistatu baino lehen Sardinian egiten zen hizkuntza) senide hurbilak izan daitezkeela da liburu honetan Elexpuruk jorratzen duen hipotesia.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide