Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Danbolin aldizkariak 25 urte bete ditu aurten, eta Zestoako AEKren bulegoak, berriz, 10. Bi proiektuak euskaran errotuta egonik, urteurrenak elkarlanean ospatzea erabaki dugu. “Eskuz esku, hitzez hitz, euskara Zestoaren zumitz” lelopean, festa datorren azaroaren 28an izango da, Euskararen Eguna (abenduak 3) ate joka dutela.
Arratsaldeko 18:30ean emango diote hasiera egitarauari. Lehenik eta behin, Miren Nogalesek bakarrizketa egingo du umorea jarriz oholtzan; arratsaldean zehar, EƱaut Pozo arituko da musikaz giroa alaitzen.
Festa baliatuko dugu, gainera, Danbolinen 2026ko egutegia aurkezteko. Aurtengo egutegia 12 herritarren parte-hartzearekin osatu dugu eta, arratsaldean zehar, egutegia egiteko sortutako lanak ikusgai izango dira Udaletxe azpian. Bertan egongo da egutegia erosteko aukera ere.
AEK-k, bere aldetik, 23. Korrikako arropak aurkeztuko ditu eta salgai jarriko.
Arratsaldea girotzeko, bingoa ere izango da; parte hartzen dutenen artean Danbolin egutegiko irudien laminak eta Errigorako bi saski zozketatuko dira. Eta, noski, jan-edana ere ez da faltako.