Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Euskaraz ez dakiten gurasoen seme-alabei etxeko lanak egiten laguntzeko Ikas-Jolas taldea osatu dute Caritaseko kideek. Astean bi orduz elkartzen dira, astelehen eta ostegunetan. Zerbitzu honekin egoera honetan dauden haurren integrazioa bultzatu nahi dute eta eskolan izan ditzaketen zailtasun linguistikoei aurre egin.
Momentuz lau boluntario dituzte haurrei etxeko lanak egiten laguntzeko. Caritaseko kideen arabera ordea, gutxienez beste bi beharko dituzte. Astero 15 haur inguru biltzen dira eta orain arte lortutako erantzunarekin gustura agertu dira taldeko kideak.
Programan boluntario izan nahi baduzu deitu telefono honetara: 681 671 796