Euskaraz praktikatu nahi al duzu? Edo norbaiti praktikatzen lagundu nahi al diozu? Jar zaitez Zestoako euskaltegiarekin harremanetan!
Danbolin— 2025-10-01Egunotan hasiko gara elkartzen mintzalagunak euskararen herrialde luze eta zabaleko 104 herritan, baita Zestoan ere. Euskara ikasten ari direnak eta euskara dakitenak elkartuko dira, modu informalean, eskolako lau hormetatik kanpo, euskaraz trebatzeko eta herrikideak ezagutzeko. Asteroko mintzalagun hitzorduez gain, ekintzak ere antolatuko ditugu… ikusiko gaituzue kaleetan! Baina kalean bakarrik ez…denboraz larri xamar zabiltzatenok ere izango duzue aukera online praktikatzeko euskaraz, azarotik aurrera.
Euskaraz praktikatu nahi al duzu? Edo norbaiti praktikatzen lagundu nahi al diozu? Guk euskaldunon sarea indartzen eta zabaltzen jarraitu nahi dugu… ekarpena egiteko prest? Jar zaitez Zestoako euskaltegiarekin harremanetan!

Egin zaitez bazkide
