Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

“Labarretako artearen errepliken erronkak eta etorkizuna museo ekipamendu gisa” kongresuan

2018-07-20 @ 8:00 am - 5:00 pm

“Labarretako artearen errepliken erronkak eta etorkizuna museo ekipamendu gisa” kongresuan izango da Ekainberri azalpenak ematen Bainuetxean. Altamira, Chauvet, Lascaux eta Ekainberri haitzuloen lau errepliken ordezkariek izandako esperientziak ezagutzeko aukera. Izena eman behar da.
https://bit.ly/2KKJaW8

Ekainberriko hamargarren urteurreneko ospakizunen artean, kongresu hau Europan daudenĀ arte labarra duten haitzuloen lau errepliken ordezkarien ponentzien bidez egingo da. Bakoitzak beren sorrerarako izan duten esperientzia aurkeztuko du, kudeaketa modua eta museo ekipamendu gisa garatzeko era. Lau esperientzia desberdinen partekatzeak mota horretako ekipamenduen etorkizuneko garapenerako metodologiak eta esperientziak trukatzeko aukera emango du.

Helburuak

  • Labar arteko errepliken gaurko egoera azaldu.
  • Errepliken balio museografikoa aztertu.
  • Paleolito labarretako artearen garrantzia artearen ezagutzaren diskurtsoan sakondu.
  • Ekaingo ekipamendua akademia munduan ezagutarazi.
  • Antzeko ekipamenduen nazioarteko harremanak estutu.

 

 

 

Xehetasunak

Data:
2018-07-20
Ordua:
8:00 am - 5:00 pm



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide