
- ekitaldia hau amaitu da.
Amillubiko Auzo(p)lana
13 apirila @ 9:00 am - 2:00 pm

Apirilaren 13an, AUZOPLANA egingo dute Amillubin. Goizeko 9:00etan auzolanari ekingo diote, eta atseden txiki bat egin ostean, 12.30ean planari ekingo diote. Oraingoan begetalak lehortzeari buruzko saioa egingo dute: nola lehortu sendabelarrak, begetalak lehortzeko prozesuak, eguzki-lehorgailuak,… Ezagutzak partekatzeko giro lasaia sortu nahi dugu, denon artean ikasteko eta gonbidatuen ekarpenekin aberasteko.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide