Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ostegunean hasiko dira Arroagoiko festak eta aurten hirugarren aldiz, Arroa Goiko Festa Batzordeak argazki lehiaketa antolatu du. Hauek dira parte hartzeko oinarriak:
-Argazkiek 2018 Arroagoiko festetan ateratakoak izan behar dute eta uztailaren 27an itxiko da argazkiak bidaltzeko epea.
-Partaide bakoitzak 3 argazki aurkeztu ditzake.
-Argazkiak arroagoikojaiak@gmail.com helbidera bidali beharko dira.
-Uztailaren 28an, argazki erakusketa jarriko da Arroako plazan eta egunean zehar herritarrek emandako botoekin irabazlea aukeratuko da. Botoak txosnan eman ahal izango dira.
Saria, otarra eder bat izango da eta jaien bukaeran banatuko da.