Albisteak

Ez du posible izan txapela lortzerik Naroa Agirrek binakako pilota txapelketako finalean

Amaia Aldai eta Oihana Orbegozo gailendu dira gaur Arrigorriagan Binakako Laboral Kutxa Masterseko txapelketako final piloteatu (426 pilotakada) eta gogorrean, Patri Espinar eta Naroa Agirreri 22-15 irabazita.
Patri Espinarrek eta Naroa Agirrek aurretik hasi dute partida eta ohartzerako 4-0ko abantaila hartu dute. Hala ere, partida hasi eta gutxira agerikoa izan da aurrelari bizkaitarraren eskuina ez zegoela ondo eta pilota ez du nahi bezain gogor jotzerik izan. Naroak, oso gaztea izanagatik, etorkizun handia duela berretsi du finalean eta gauzak horrela, partida oso orekatua joan da bederatzinako berdinketara arte. Hortik aurrera, finalak kolore gorria hartu du partidak ordea eta 22-15 bukatu da partida.
Hirugarren posturako lehian, Olatz Arrizabalaga eta, batez ere, Gentzane Aldaik, Derioko finalerdietan amaitu zuten aho zapore mingotsa kendu ahal izan dute, Ainhoa Ruiz de Infante eta Nora Mendizabali 11-18 irabazita.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide