Albisteak
Ezkabatik Urepelera arteko ibilaldiaren azken bi etapak egiteko asteburu pasa antolatu dute Agirok eta Udalak
— 2022-10-03Udalak eta Agiro mendi klubak elkarlanean antolatuta, Ezkabatik Urepelera arteko ibilaldiaren bigarren eta hirugarren etapak egingo dituzte urriaren 15ean eta 16an. Zeharkaldian parte hartzen dutenek, GR 225 ibilbidearen bigarren zatia egingo dute oinez. Ibilbide horrek Europan inoiz egin den ihesaldirik handienean ihes egitea lortu zutenen ibilbidea jarraitzen du.
Joan den maiatzean egin zuten lehen etapa, eta datorren asteburuan amaituko dute. Larunbatean, bi ibilbideren artean aukeratu beharko dute mendizaleek: Olabetik Sorogainera (29km) edo Saigotsetik Sorogainera (14,5km). Igandean, berriz, Sorogainetik Urepelera joango dira (9,5km).
Asteburu pasan parte hartu nahi dutenek urriaren 7a baino lehen eman beharko dute izena Txoko Txiki tabernan. Izena ematen dutenek 65 euro ordaindu beharko dituzte (garraioa, gaua, afaria eta gosaria Sorogaineko aterpetxean eta Urepelen bazkaria barne). Larunbatean goizeko 7:30ean irtengo dira, Gurutzetik.
Egin zaitez bazkide