Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ezkurdia – Merino II / Artola – Albisu partidak emango dio hasiera binakako txapelketari Zestoan. Asteburuan aurreratu moduan, Zestoan hasiko da profesional mailako binakako txapelketa, eta astelehen honetan enpresek txapelketa aurkeztu ondoren eman dute Zestoako partidaren berri.
Jaialdia 22:00etan hasiko da Zestoako Gurutzeaga pilotalekuan. Lehen partidan Arteaga II – Erasun / Peña II – Imaz pilotariak arituko dira.
Sarrerak 25 euroan izango dira eta 638 039 124 telefonora deituta eskuratu daitezke.
IRUZKINDU