Albisteak

Ezpalaken ‘Zatoz’ abestiaren bideoklipa Caostica sarietarako hautatuen artean

Bilboko Caostica jaialdiko sarietarako hautatu dute Ezpalak laukotearen Zatoz abestiaren bideoklipa. Hiru kategoriatan banatzen dituzte sariak: animazioa, bideoklipa eta bideozinema. Guztira, hogei abesti lehiatuko dira bideoklip onenaren saria eskuratzeko, horien artean, Willis Drumonden Nahi eta Nahi Ez edo Los Chicos del Maizen David Simon lanak.

Iragan apirilean kaleratu zuten Zatoz abestiaren bideoklipa, Aitor Guerrerorekin. Harrera bikaina izaten ari da lana, 74.591 ikustaldi ditu jada abestiak Youtuben.

Hemen duzue bideoklipa:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide