Familia ugariek Hiri Ondasunen Zergaren gaineko deskontua eska dezakete
Danbolin— 2021-02-05
Familia ugariek Hiri Ondasunen Gaineko Zergari dagokion deskontua eskatzeko epea zabaldu du Udalak. Udaletxean hainbat agiri aurkeztu beharko ditu deskontua eskatu nahi duen orok otsailaren 26a baino lehen.
Honakoak dira aurkeztu beharreko agiriak:
Agiri hauek aurkeztu beharko ditu eskatzaileak:
- Familia ugariaren ziurtagiria, Gipuzkoako Foru Aldundiak emana
- Diru sarreren egiaztagiria (2019ko errenta aitorpena)
- Etxebizitza bakarraren jabe izatearen zinpeko agiria (Udaletxean eska daiteke eredua).