Albisteak

Familia ugariek Hiri Ondasunen Zergaren gaineko deskontua eskatzeko epea zabalik dago

Hiri Ondasunen Gaineko Zergari dagokion hobaria (deskontua) eskatzeko epea zabalik dago. Udaletxean hainbat agiri aurkeztu beharko ditu deskontua eskatu nahi duen orok, otsailaren 28a baino lehen.
Honakoak dira aurkeztu beharreko agiriak:
* Familia ugariaren ziurtagiria, Gipuzkoako Foru Aldundiak emana.
* Diru sarreren egiaztagiria (2016 urtekoa).
* Etxebizitza bakarraren jabe izatearen zinpeko agiria (Udaletxean eska daiteke
eredua).



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide