Albisteak

Federatuen aurreneko txartelak iritsi direla jakinarazi du Agiro Mendi Klubak

Pasa den abenduaren hasieran jakinarazi zuen Agiro Mendi Klubak mendian federatzeko kanpaina martxan zela. 2013tik aurrera jaiotako haur, gazte zein helduek eman ahal izan dute izena ondorengo maila hauetan: Espainiako Estatuko, Pirinioetako edo Mendi eta Eskalada Kirolen Espainiako Federazioko (FEDME) mailetan. Aurtengoan ere lau aukera izan dituzte federatuek: espedizioa, eski alpinoa, snow-a eta mendiko txirrindularitza.

Egun hauetan zehar aurrena federatu zirenen txartelak iristen hasi dira kiroldegira eta federatuak norberarena iritsi ote den jakiteko kiroldegitik pasatzeko deia egin du Agirok.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide