Albisteak

Festak aurrera darrai Aizarnan

Atzo hasi ziren Aizarnako amabirjin jaiak. Arratsaldeko 18:00etan txupinazoa bota zuten eta ondoren pilota partidak jokatu zituzten. Iluntzean, herri afaria egin zuten frontoian.

Gaur goizean jubilatuak izan dira festaren protagonistak. 11:00ak inguruan hamaiketako egin dute Konpitteko tabernan. Haurrek ere gozatu ederra hartu dute. Goizean pailazo ikuskizuna izan da plazan, eta egunean zehar askotariko jolasetan ibili dira. Iluntzeko 22:00etan Eire musika talde zumaiarrak kontzertua eskainiko du plazan.

Hemen datozen egunetako egitaraua:

Abuztuak 14, astelehena

Goizean zehar oilasko biltzea.

11:00 Haur eta gazteentzako herri kirolak eta bazkaria.

Eguerdian, paella lehiaketa eta bazkaria.

23:00 Rodeo taldearen kontzertua, eta ondoren, DJ HGS.

Abuztuak 15, asteartea

Goizean umeen krosa.

18:00 Pentatloi erakustaldia: Andoni Iruretagoiena Izeta – Jagoba Otaegi / Xabier Zaldua – Mikel Agirre. Harri jasotze erakustaldia Lur Errekondorekin.

22:00 Enaitz Alberdi eta Oibar Olano trikitilariak.

Argazkiak: Shane Bergara eta Urola Kostako Hitza




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide