Albisteak

Festetan gertatzen diren eraso matxistei aurre egiko informazioa banatuko du gaur Udalak Erdikalean

Festa eremuan gertatzen diren eraso matxistei aurre egiteko asmoz, informazioa banatuko du Udalak gaur, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Erdikalean. “Uda honetan Euskal Herriko herri desberdinetako festa zein jai giroko eremuetan gertatu diren emakumeenganako eraso berriak beldur eta kezka puntu bat ekarri dute gizartera. Gurean ere larritasuna nabari da eta horregatik udalak lasaitasunera deitu nahi du. Denok aske sentitu behar dugu kalera irten eta festak gozatzeko”, adierazi du erakundeak.

Bestalde, Udalak jakinarazi du Itaiak Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak erasoen aurkako protokolo bat eta indarkeria matxistari aurre egiteko asanblada bat sortu dituela. Udalak ekimen horrekin bat egiten duela gaineratu du eta bere baitan erakundeak dituen baliabidea Itaiaren esku utzi dituela nabarmendu du.

Horrekin batera herritarrei gogorarazi die eraso bat ikusi edo pairatu badute, honako telefono zenbakiak daudela eskuragai:

ITAIA-Indarkeria matxistari aurre egiteko asanblada: 688 689 370

SATEVI (24h): 900 840 111

SOS deiak(24h): 112

Udaltzaingoa: 656 784 867

Gizarte Zerbitzuak: 943 147 132

Ertzaintza: 943 083 780




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide