Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako Gazte Asanbladak urtarrileko egitarauaren berri eman du: hilaren 16an, igandea, film emanaldia izango da, arratsaldeko 18:00etan hasita. Hilaren 20an, berriz, Aiora Urbietak xaboi ikastaroa eskainiko du 17:00etatik aurrera eta hilaren 28an, garagardo dastaketa egingo dute, Azpeitiko Izar-Haitz garagardotegiaren eskutik. Ondoren, Manitu taldeak kontzertua eskainiko du.
Ikastaroan eta garagardo dastaketan parte hartzeko aurrez izena eman beharko dela jakinarazi dute asanbladako kideek. Izen-ematea sare sozialen bidez egingo da, hilaren 16a bitartean.