Urtarrila 2026
— 2026-02-10Irakurri 278. zenbakia hemen.

“Euskal literaturaz solasean” irakurle taldeak hitzordu berria jarri du otsailaren 26rako, osteguna, 18:30etik 20:00etara, Zestoako Liburutegian. Oraingo honetan, Unai Elorriaga-ren “Francesco Pasqualeren bosgarren arima” eleberria izango dute aztergai.
Saioa Pako Aristi-k gidatuko du, eta antolatzaileek azpimarratu dute ekimena denentzat irekia dela; beraz, irakurle taldeko kide izan ala ez, interesa duen edonor gerturatu daiteke.