Albisteak

Frankistek indarrez kanporatutako Errepublika garaiko azken udal ordezkariak omendu dituzte

Duela 85 urte Frankistek indarrez kanporatutako Errepublika garaiko azken udal ordezkariak omendu ditu gaur eguerdian Udalak. Eugenio Alkorta alkatearen eta Martin Iriondo Alberdi, Modesto Etxeberria Ansola,Juan Jose Ugarte Unanue, Hipolito Uranga Korta, Biktoriano Olaizola Garate, Agotekoa, Jose Bernardo Irureta Peñagarikano,  Sebastian Elorza Badiola, Jose Maria Azpiazu Uranga eta Frantzisko Errasti Egiguren zinegotzien ondorengoak izan dira plazan egindako ekitaldian. Guztiek, Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako ikerketa lanaren txostena jaso dute.

Ekitaldi hunkigarria izan da gaurkoa eta ez da bertso, musika eta dantzarik falta izan. Egungo udal ordezkariak zein Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak izan dira bertan. Amaieran, kanporatuak izan ziren udal ordezkarien omenez jarritako plaka erakutsi dute Eugenio Alkorta zenaren Carlos eta Eugenio semeek.

Ekitaldi osoa Danbolineko Facebook orrialdean ikus dezakezue.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide