Albisteak

Frankistek indarrez kanporatutako Errepublika garaiko azken udal ordezkariak omenduko dituzte igandean

Duela 85 urte Frankistek indarrez kanporatutako Errepublika garaiko azken udal ordezkariak omenduko ditu igandean Udalak. Eguerdiko 12:00etan hasiko da ekitaldia, udaletxe aurrean.

Hamar zinegotzi ziren guztira eta Mikel Arregi Ertxin alkatearen hitzetan “bizipen latzak” pasa behar izan zituzten. Garai hartako alkatea Eugenio Alkorta zen, tabernari-gozogilea; zinegotziak berriz, Martin Iriondo Alberdi, harakina; Modesto Etxeberria Ansola, Iraetako errotakoa; Juan Jose Ugarte Unanue, Alberdikoa, mekanikaria; Hipolito Uranga Korta, enplegatua Arroabean; Biktoriano Olaizola Garate, Agotekoa, enplegatua hori ere; Jose Bernardo Irureta Peñagarikano, Aizarnakoa, meatzaria; Sebastian Elorza Badiola, Aizarnan mina kapataza; Jose Maria Azpiazu Uranga, nekazaria Arroan; eta Frantzisko Errasti Egiguren, Palankadi baserriko praktikantea. Bihar, haien ondorengoak izango dira omenaldian.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide