Albisteak

Gabon abesbatzaren entseguak hilaren 22an eta 23an izango dira

Gabonetako abesbatza kalera irtengo da aurten ere Gabon egunean. Egun horren aurretik, bi entsegu egingo dituztela jakinarazi dute taldeko kideek. Abenduaren 22an, astelehenean, eta abenduaren 23an, asteartean, izango dira bi hitzorduak, eta arratsaldeko 20:30ean hasiko dira, Kultur Etxean.

Abenduaren 24an, 17:00etatik aurrera, abesbatzak egoitzak bisitatuko ditu, eta ondoren, kaleak kantuz girotuko ditu.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide