Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Honako ohar hau kaleratu du Urola Erdiko Mankomunitateak, gabon garaiko kartoi pilaketak direla eta:
Urte sasoi honetan erosketa gehiago egiten direlako kartoi gehiago sortu ohi dute komertzioek. Urola Erdiko Mankomunitateak merkatariei ondorengo oharra eman nahi dizuegu:
Kartoizko kaxak edukiontzien kanpoan uzteak biltzaileei arazoak eragiten dizkie eta beren lan karga handitzen du. Gainera, herriaren txukuntasuna kaltetzen du. Bestalde, tolestu gabeko kartoiak bolumen handia hartzen duenez, garraioak ez dira optimizatzen, alferrikako kutsadura eta gastua eraginez.
Guzti honegatik, ahalegin bat egitea eskatzen dizuegu.
IRUZKINDU