Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Haur eta gaztetxoentzat Gabonetako eskaintza zabala antolatu dute Ekain Guraso Elkarteak, Zestoako Gazte Asanbladak eta Gaztelekuak elkarlanean. Ekintzetan parte hartzeko izena eman behar da, abenduaren 14a baino lehen, Gaztelekuko 688 684 029 telefonora WhatsApp mezua bidalita.
Abendua:
23, astelehena: 17:00etatik aurrera, Gabonetako apaingarrien tailerra eta txokolatada Gaztetxean, HH4, HH5 eta LHko haurrei zuzenduta. Zestoako Gazte Asanbladak antolatuta.
27, ostirala: Kandela tailerra, Aiora Urbietarekin, Alonderon, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta, 1 eta 2. zikloko haurrei zuzenduta. Ordu erdiko lau txanda izango dira aukeran: 17:00etan, 17:30ean, 18:00etan eta 18:30ean.
27, ostirala: 16:00etan, Master chef, Gaztelekuan, DBHko gaztetxoentzat.
30, astelehena: Salting Iruñeara irtera 3. zikloa eta DBHkoentzat. Irteera 12:00etan izango da Gurutzean eta itzulera 18:00etan, Gurutzean. Prezioa: 15€ (Zestoan erroldatutako dirulaguntza onuradunek doan izango dute).
Urtarrila
2, osteguna: 16:00etan, Master chef. 3. ziklokoentzat, Gaztelekuan!
2, osteguna: Puzzle tailerra. HHko haurrentzat, Alonderon. 45 min inguruko tailerra, 16:30-18:00 bitartean egiteko aukera. HH2 eta HH3ko haurrak guraso batek lagunduta joan beharko dute. Ekain Guraso Elkarteak antolatuta.
2 eta 3, ostegun-ostirala: Argazki tailerra, 1-2. zikloko haurrentzat, Alonderon. Bi saiotako tailerra izango da. Urtarrilaren 2ko saioa 30 minutu ingurukoa izango da (18:00-19:00 bitartean egiteko aukera) eta urtarrilaren 3ko saioa 60 minutu ingurukoa izango da (16:30-18:30 bitartean egiteko aukera). Ekain Guraso Elkarteak antolatuta
3, ostirala: 16:00, Jolas librea DBHkoentzat, Gaztelekuan.