Albisteak

Gabonetako opariak eskuz egiteko aitzakian, lurrin tailerra egingo da hilaren 12an Arroabean

Abenduaren 12an, ostirala, Zure Perfume Tailerra egingo da Arroabean, eskola zaharrean, 17:00etatik 18:30era. Tailerrean, parte-hartzaileek esentzia naturalekin lan egingo dute, perfumeria profesionalaren tresnak erabiliz, bakoitzak bere usain pertsonala sortzeko.

Antolatzaileen arabera, Gabonetako kontsumo-giro bortitzaren aurrean, ongizatean eta naturan oinarritutako beste aukera bat eskaini nahi dute. Landareen eta loreen indar hutsez egindako lurrinek, usain atsegina izateaz gain, lasaitasuna eta ongizatea ekartzen dituzte.

Materiala barne dago, prezioa 15 eurokoa da, eta aurrez izena eman beharko da 659 49 27 01 zenbakian. Tailerra Itziar Etxeberriak eta Nerea Odriozolak gidatuko dute, @biotxik eta @maripanpoxa_oils egitasmoen eskutik.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide