Galde-sorta jaso duzu dagoeneko?
— 2018-11-09Dakizunez Euskaraldiak herritarron hizkuntza ohiturak euskararen mesedetan aldatu nahi ditu.
Horri lotuta, ekimenaren eragina neurtzeko ikerketa bat egingo da. Euskaraldian izena eman duzuen guztiek hiru galde-sorta jasoko dituzue:
- Lehena, Euskaraldia baino lehen (azaroaren 5etik aurrera)
- Bigarrena, Euskaraldia amaitu eta berehala (2018ko abenduaren 4tik 21era)
- Hirugarrena, Euskaraldia pasa eta hiru hilabetera (2019ko martxoan)
Ikerketan parte hartzen duzuen guztiei esker ekimena eta bere ondorioak baloratzeko gai izango gara.
Ez baduzu galde-sorta jaso eta ikerketan parte hartu nahi baduzu, klikatu hemen eta lehen galde-sorta erantzuteko aukera izango duzu. Mila esker parte hartzeagatik!
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide