Albisteak

Garagardo dastaketa eta jazz kontzertua antolatu ditu Portale Kultur Elkarteak

Udako egunak girotzeko asmoz, jazz kontzertua eta garagardo dastaketa antolatu ditu Portale Kultur Elkarteak datorren asterako. Garagardo dastaketarekin hasiko dira. Hilaren 17an izango da, asteazkena, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.  EH BEER KOPeko kideak izango dira bertan eta Euskal Herrian egindako sei garagardoz ezberdinez gozatzeko aukera egongo da. Dastaketan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute Portalen bertan. Bazkideek 12 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide eta ez direnek 15.

Festa giroan jarraituko dute ostiralean (hialk 19) ere. Jesus Perez, Gonzalo Encinal, Aitor Zorzano eta Andoni Vazquez musikariek osatzen duten Jazz Band taldearen doinuak izango dira entzungai arratsaldeko 19:00etatik aurrera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide