Albisteak
Garazi Larrañaga zestoarra NYX Face Awards makillaje artistikoko lehiaketan
— 2018-04-05Garazi Larrañaga (Zestoa 1991) NYX Face Awards makillaje artistikoko lehiaketara aurkeztu da. Betidanik gustatu zaio pinturarekin zerikusia duen oro Larrañagari eta etxetik jaso du eskulanen inguruko afizioa. Inauterietako mozorroekin hasi zen pixkanaka makillaje artistikoaren mundua ezagutzen. “Lau marratxorekin aurpegia nola aldatzen den ikustea asko gustatzen zait eta askotan pentsatu dut mundu honekin zerikusia duen zerbait ikastea. ” azaldu du Larrañagak.
Lehiaketara aurkezteko Youtube-ra bideoa igo du zestoarrak. Bideo horretan bi makillaje aurkezten ditu. “Denbora asko pasa nuen bideoa egiten, lan asko ematen du. Lotsa ematen zidan bideoa sarera igotzea baina parte hartzeko ezinbestekoa zen”. Lehiaketara aurkezten den lehen aldia da. Epaimahaiak 30 bideo onenak aukeratuko ditu. Hautatuek 10 egun izango dituzte beste bideo bat egiteko. Onenak 10.000€tako saria eskuratuko du.
Bideoa hemen ikusgai:
Egin zaitez bazkide