Albisteak

Garbiñe Larrearen “Sendabelarrekin kosmetika” liburuaren aurkezpena azaroaren 26an Portalen

Garbiñe Larreak, kaleratu berri duen, “Sendabelarrekin kosmetika” liburuaren aurkezpena egingo du, azaroak 26, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Portale Kulturgunean.

Liburuaren kontrazalean honela dio: Zuk zeuk egitearen ederra liburua norberak bere egunerokotasunean behar izaten dituen kosmetikoak egiteko gida teoriko-praktikoa da. Gorputzeko atalak garbitu eta zaintzeko oinarrizko informazioa jasotzen du, baina batez ere, kosmetiko eraginkorrak norbere etxean modu seguruan egiteko liburu praktikoa da.

Sendabelarretatik abiatuta egingo dugu lan baina gorputza eta lurra ez kutsatzeari eman zaio lehentasuna. Etxeko guztientzat kosmetika oinarrizko bat nola egin azaltzen da eta ongi egindako kosmetika segurua hautatzen jakiteko informazioa eta irizpideak ematen dira.

Liburu honen asmoa da sendabelarren erabilera kosmetikoa azaltzea eta arlo honetan sakontzea, kosmetika konbentzionalaren arriskuez ohartaraztea eta berau ordezkatzeko proposamenak egitea, izugarri kutsakorra den egungo eredutik bestelako eredu garbi eta osasungarri batetara trantsizioa egitea eta batez ere, sendabelarrak bidelagun ditugula ezagutza praktiko berri eta erakargarriak eskaintzea.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide