Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Hogei lagun inguru bildu ziren atzo, Astinduk antolatutako bigarren ibai garbiketan. Goizeko 09:00etan bildu ziren ibai inguruan eta goiz osoan zehar jardun zuten hondakinak biltzen. Astinduko kideek egindako lanarekin “oso gustura” daudela azaldu dute eta datorren urtean errepikatzeko moduko esperientzia izan dela. Bestalde, ibai garbiketan parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiete antolatzaileek.
Argazkiak: Joseba Alberdi