Albisteak

Garikoitz Mendizabal: “orain lan handia daukagu esan ditugunak martxan jartzeko eta indar berri honekin Euskal Herriak merezi duen gizartea osatzeko”

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen biharamunean Garikoitz Mendizabalekin izan gara. Gipuzkoan EAJ-PNVk bozken %31,78 jaso ondoren, bederatzi legebiltzarkideen artean sartu da Zestoako zinegotzia.

Pozik daudela esan du jeltzaleak hauteskundeak irabazita: “orain lan handia daukagu esan ditugunak martxan jartzeko eta indar berri honekin Euskal Herriak merezi duen gizartea osatzeko”. Hauteskundeen inguruko balorazio positiboa egiten du Mendizabalek “aukera ematen dit berriro ere Legebiltzarkide izateko eta hori ohore eta erantzukizun handiz bizi dut” esan du. Oraindik zein sailetan lan egitea tokatuko zaion ez baldin badaki ere,  esan digu bere perfila ezagututa, aurreikusi daitekeela, seguru aski, kultura izango duela ardatz eta EITBren kontrol batzordea, aurreko legealdian bezala.

Mendizabalek gaineratu du, erantzukizun hori baliatuko duela “bailarako beharrei heltzeko eta erantzuteko”, Urola Kosta inguruan egon daitezkeen proiektuak “bultzatzeko eta defendatzeko” eta Udalean ere orain arte bezala jarraituko duela “herritarren interesak defendatzen eta proiektuak aurrera eramaten”.

Noski neurea dudan txistulari ibilbidea ahaztu gabe, proiektuak baditut esku artean eta orokorrean ilusio handiz bizi dut datorrena.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide