Albisteak

[ARGAZKIAK] Garikoitz Mendizabalek kontzertuak eskaini ditu Renon eta Montrealen

Txistularia pianoa eta orkestra filarmonikoaren konpainiarekin aritu da azken egunotan.

Garikoitz Mendizabal txistulariak bi emanaldi saio eskaini ditu azken asteotan Amerikako iparraldean. Lehenik, Renoko Unibertsitatean aritu da Josu Okiñena piano-jotzailearekin batera, Iragana betikotzen diskoaren aurkezpenean.

Ondoren, Montrealen (Quebec), Orchestra Filarmonikoarekin bakarlari moduan parte hartu du, Alexandre Da Costa zuzendariaren gidaritzapean. Bi kontzertuetan euskal musikagileen lanak izan dira programan: Jesús Guridi, Eduardo Moreno eta Maurice Ravel.

Emanaldiak areto beteetan eskaini dira, eta Mendizabalek txistua nazioarteko agertokietan aurkezten jarraitu du.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide