Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

AP-8 autobideko Zestoa-Zumaia lotura itxita egongo da Donostiarako noranzkoan bihar igandean, martxoaren 10ean, 00:00etatik 10:00etara. Hala ere, Bilborako sarrera eta irteera irekita egongo dira epe horretan.
Denbora horretan Zumaiara, Zestoara edo Azpeitira joan behar duten erabiltzaileentzat, Itziarko 54. irteera erabiltzea gomendatzen da, eta N-634 eta GI-631 errepideetatik jarraitzea. Itziarko eta Zarauzko lotuneetatik ere sar daitekete AP-8ra.