Albisteak

Gaur arratsaldean eta bihar goizean sarreren kaleko salmenta egingo dute Eromen Elkarteko kideek

Badator ZAA!24 antzerki astea eta Eromen elkarteko kideek jakinarazi dute aurtengo egitaraua. Gaur arratsaldean eta bihar goizean sarreren kaleko salmenta egingo dute.

Ekainaren 4tik aurrera sarrerak erosteko aukera izango da Turismo bulegoan eta Entradium.com webgunean.

Aurtengo egitarauak “adin, poltsiko eta gustu guztientzako ikuskizunak” dakartzala iragarri dute antzerki taldeko kideek.

EGITARAUA:

Ekainak 24, 25 eta 26

21:30ean Lili jauregian.

SORGIN BARATZA_ (Eromen produkzioak)

Sarrera 8€

Ekainak 27

20:30ean Caravan Parken GURE XAHARRAK (BONBON BELTZ antzerki taldea).Sarrera 8€

Ekainak 28

20:30ean Caravan Parken. PUTAREN BAKARRIZKETAK EROETXEAN (Garaion Sorgingunea eta MANVCODIATA). Sarrera 8€

Ekainak 29

-Tailerra: “Nola sortu istorio txikiak”. Adina: Gazteak eta helduak.

Ordua: 12:00-14:00

Lekua: Caravan Park

Prezioa: Doakoa1

-19:30ean CARAVAN PARK-en. KATAGORRIAREN ELEZAHARRA (Companyia de Comediants La Baldufa). Sarrera 8€

Sarrerak erosteko ordurako oharrak:

🔸Lau antzezlanak ikusteko bonuak 22€an erosi ahal izango dira Turismo Bulegoan.

🔹18 urtetik beherakoentzat ikuskizunen sarrerek %50eko deskontua izango dute.

🔸Gehienez, emanaldi bakoitzerako 5 sarrera hartu ahal izango dira pertsonako.

🔹Turismo bulegoan erosten diren sarrerak eskudirutan ordaindu beharko dira.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide