Gaur Halloween, guretzat Arimen Gaua
— 2017-10-31Gaur Arimen Gaua izango da. Kanpotik etorritako festa dela uste badugu ere, Euskal Herrian aspalditik ospatzen da. Danbolineko azken alean argitaratutako artikuluan irakur daiteke Zestoan eta inguruetan ere ospatzen zela, umeek bide bazterretan eta kalabazak ipintzen zituzten. Hemen herritarren oroitzapen batzuk, baita dantzan.eus-ek egindako Arimen Gauaren azalpen bideoa ere.
- Maria Angeles Izeta (1936): Neskakoskorretan kalabaza hustu, begiak, sudurra eta ahoa zulatu eta Arozenatik Mixerikordiara bidean, Hiruarboletan, kalabazak ipintzen genituen. Pildomenarekin jartzen genien argia, kalabaza hustutzeko erabilitako zulotik sartzen genuen argizarizko pildomena.
- Xabier Iriondok (1932): Kanpo Santuko lehengo bide zaharreko posteen goian jartzen genituen kalabazak. Hilerrira askotan joaten ginen jolasera, bihurrienek, fosa komunetik burezurrak eta hartzen zituzten. Ez dakit Arimen Gauean edo beste egunen baten baina bihurrikeria egiteagatik, lagun bat burezurra hartuta herritik jendea beldurtzen ibili zen.
- Juan Mari Artano (1949): Mutil koskorretan, kalabaza hustu, aurpegiko zuloak egin eta kandela sartu geniola gogoratzen naiz. Ni baino zaharragoen atzetik joan nintzen, Hiruarboletan jarri genuen. Orduan, ibilgailu gutxi pasatzen ziren errepide nagusitik, egun hartan pasa zen kamio gidari bakarrenetako bat bidean gelditu eta ostikoz jo zuela kalabaza akordatzen naiz.
- Pello Alberdi (1949): Oso gaztea nintzen, baina Iruitta baserrian bizi nintzen garaian Etorrabidean eta baserri-bide batzuetan edo ataritan kandelak zituzten kalabazak izaten zirenaren errezeloa daukat.
- Maria Luisa Etxabe (1943): Zestaon bizi naiz aspalditik baina Zarauzko Hiruerreketa auzoan jaioa naiz. Umea nintzela etxeko baratzean, Arimen Gauean kalabazak zulaturik agertzen zitzaizkigun. Ez zizkiguten lapurtzen, baina, lurretik atera gabe, begiak, sudurra eta ahoa marraztuta topatzen genituen.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide