Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Gaur arratsaldean, egingo da Pizkundea ekitaldia Bilbao Arenan, euskararen egoeraren aurrean euskaltzaleon indarra eta batasuna erakusteko helburuarekin. Antolatzaileek azaldu dutenez, euskarak eta euskal hiztun komunitateak bizi duten larrialdi linguistikoaren aurrean, etsipenean erori beharrean, ekimen eta ilusio berritua piztea da asmoa.
Ekitaldiaren bidez, euskal gizarte osoari mezu argi bat helarazi nahi diote: euskara guztion ardura dela, eta egiturazko minorizazioan dagoen hizkuntzaren normalizazioa eta biziberritzea ezinbesteko erronka kolektiboa dela. Era berean, hizkuntza-politiketan jauzi sendo eta premiazkoa eskatu nahi diete eragile instituzional, politiko, ekonomiko, kultural eta sozialei.
Autobusa Zestoatik abiatuko da ekitaldira joateko, eta Arroabean egingo du lehen geldialdia 15:00etan, ondoren Zestoan 15:10ean.