Gaur, ostirala, arratsaldeko 19:30etatik aurrera plazan izango gara kamisetak eta txapak saltzen

Zestoako txoko feministatik herriko emakume guztiak animatzen ditugu datorren martxoaren 8an greba egitera. Motorrak berotzen hasteko gogoz gaude eta gaur, arratsaldeko 19:30tan plazan aurkituko gaituzue kamisetak eta txapak saltzen.

Oraingoan ere, are eta ozenago adierazi nahi dugu zein beharrezkoa den emakumeok kaleak hartzea, gure presentzia areagotzea, espazioak geureganatzea, sistema hetero-patriarkatu kapitalistari planto eginez eta bizitzak erdigunera eramanez.

Gogoratu planto nola egin dezakezun:

1- Lantoki eta ikasgeletan grebara batuz.

2. Herri eta mobilizazioetan parte hartuz

3- Zaintzeari utzi eta amantalak balkoietan zintzilikatuz.

4- Besoko morea jantziz.

5- Gure inguruan greba zabalduz.

6- Merkatuan kontsumitzeari utziz.

Emakume guztiok dugu lekua egun honetan, animatu mobilizazioetan parte hartzera. Eta bitartean, gaur plazan ikusiko dugu elkar.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide