Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Datorren ostiralian hasiko da Euskaraldia eta dagoeneko, 658 zestoarrek eman dute izena egitasmoan. Zestoako Euskaraldiako taldeak hainbat ekintza antolatu ditu datozen egunetarako. Ostiralean, gaztainak erreko dituzte, arratsaldeko 18:00etan hasita, Udaletxe azpian eta herriko txarangako kideak kaleak musikaz alaitzeaz arduratuko dira 20:00etatik aurrera.
Igandean, berriz, Hezurbeltzak hirukotearen kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da. Jon Maia, Gorka Hermosa eta Jesus Prietok osatzen dute taldea. Izen bera duen lehen diska kaleratu berri dute eta migrazioa dute hizpide lan honetan. Arratsaldeko 19:30ean izango da hitzordua Udaletxe azpian.
Ikuskizuna baino lehen, Txoko Feministak deituta, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta kontzentrazioa egingo da 19:00etan plazan. Ondoren, Hezurbeltzaken kontzertua izango da eta 20:30ean, Txoko Feministak antolatutako luntxa arkupetan.
Txapen banaketa
Euskaraldian parte hartuko dutenek txapal jasotzeko hainbat aukera izango dituzte. Hemen dituzue lekuak eta ordutegiak:
Zestoa
Aizarna
Arroabea