Albisteak

Gazte Asanbladak artisau azoka antolatu du larunbaterako plazan

Gazte Asanbladaren 37. urteurreneko egitarauaren baitan, artisau azoka egingo dute larunbat honetan, apirilak 11, Plazan. Azoka 11:00etatik 15:00etara egongo da zabalik, eta askotariko sortzaile eta ekoizleen lanak ikusi eta erosteko aukera izango da.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hainbat diziplinatako postuak egongo dira: ilustrazioa, arropa, osagarriak, kosmetika naturala eta artisautza piezak, besteak beste. Parte hartuko dutenen artean izango dira Aiia.bel, Amalda Biobotanika, Lanaland, Kike Kikorro, Vicky Chávez, Miara Design, Kimura Alkimia, Feeling_stabe, Amuki_moda, Karola Kosmetika, Bihurri Brand, Ametsen Txokoa, Aleizz, Aialock, Sortuaziz, Mi risa al viento, Nerea, Irati, Matxenekua, Alluitz Natura, Artkham.creations eta Disem. Ikusi iazko azokako argazkiak hemen.

Beste hitzordu batzuk

Urteurrenaren egitarauak jarraipena izango du apirilean zehar. Besteak beste, Santakutzetako danborradarako auzolanak eta Gaztetxean egingo diren jarduerak antolatu dituzte, eta datozen egunetan emango dituzte xehetasun gehiago.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide